XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela lorturiko argibidea informatizatua izan zen Lotus programaren bidez, kalkuluak nabarmenki errazten baititu.

Urteroko defuntuen kopurua ezagutzeko, 1822tik hasita, urte bakoitzean izan ziren heriotzen batuketa egin genuen.

Modu berean aritu ginen jaiotzei zegokienez.

Geroago, jaiotzen kopuruari hildakoena kendu genion urtez urte, Andoaingo biztanleriaren hazkunde neto edo garbia jakitearren.

Udal-Artxiboko informazioarekin gonbarazioa egitea izan zen gure bigarren urratsa.

1822ko agiriari esker bagenekien Andoainen, urte hartako hasieran, 1400 lagun bizi zirela.

Urteko hazkunde garbia 20 izan zenez gero, 1420 biztanleko kopurua aukeratu genuen abiapuntu, ondorengo urteetako hazkunde netoa gehitu zitzaiona.

Jarraitu diogun metodoaren arabera, 1843rako 1749 biztanle zuen herriak.

Urte bereko udal-agiriak beste kopuru bat azaltzen du: 1602 lagun, hau da, 147 egoile gutxiago.

Honek % 10,8ko desberdintasuna adierazten du.

Zein da desberdintasunaren zergatia?

Erantzunak, dudarik gabe, 1822-1843 aldian gertatu ziren kanporaldaketa edo migrazioekin zerikusirik dauka.

Geroago aztertuko ditugu desberdintasun horren ondorioak (l2)Beste azalpen bat proposa daiteke. Udal errolda oker dagolea pentsa liteke. Horrela izango balitz, Andoainen 1843an 1602 pertsona baino gehiago bizi zela susmatu beharra legoke.

Dena dela, 1822tik aurrera izandako hazkunde-tasak asmatzea komenigarria zelakoan, honako formula honetara jo genuen:

X = (100.Y) / 1420

Xa urteko hazkunde-tasa izanik eta Ya urte horretarako kalkulatu dugun biztanleria.

Atal horretako taula orokorrean ikus daitekeenez, 1822 urterako 100 indizea aukeratu da.

Gure aburuz, horrelako tasak hazkunde garbiaren kopuruak baino adierazkorragoak dira.

Aldi berean, hilkortasun-tasak ezagutzen ahalegindu ginen.

Bestela esanda, urte bakoitzean 1000 biztanleko zenbatzu hil ziren argitu nahi izan genuen.

Horretarako, epealdiko batez besteko biztanlegoa kalkulatu ondoren (1612,83), beste formula hau erabili zen:

X = (Y.1000) / 1612,83

Xa urteko hilkortasun-tasa da eta Ya urteko zenduen kopuru osoa.

Jarraitu diogun metodoa argi eta garbi azaldurik dagoelakoan, azter ditzagun erdietsiriko datuak.

Emaitzak hobeto erakutsi nahian, taulak eta grafikoak prestatu dira.

2.2. Jaiokuntza Andoainen.

Lehen grafikoan, Andoainen izan ziren jaiotzen kopuru gordinak aurkezten ditugu.

1813tik 1845era arteko epealdirako datuak dauzkagun arren, (...)